Edukira joan

Clorindo Testa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clorindo Testa

Bizitza
JaiotzaBenevento1923ko abenduaren 10a
Herrialdea Argentina
 Italiako Erresuma  (1923ko abenduaren 10a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2013ko apirilaren 11)
HeriotzaBuenos Aires2013ko apirilaren 11 (89 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, eskultorea eta margolaria
Lan nabarmenak
KidetzaNational Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli
fundacionclorindotesta.org

Clorindo Manuel José Testa (Napoli, Italia, 1923ko abenduaren 10a - Buenos Aires, Argentina, 2013ko apirilaren 11) italiar jatorriko argentinar arkitektoa eta margolaria izan zen.

Ikasketak Buenos Airesko Arkitektura eta Hirigintza unibertsitatean egin zituen. Arkitekto gisa, 1948an hasi zen Buenos Airesko Arautze Planerako taldean. Italian bi urtez aritu zen margolari ikasketak egiten.

Sari asko irabazia izan zen: 1956an La Pampako (Argentina) Zentro Zibikoko Lehiaketan lehenengo saria lortu zuen, urrezko domina Bruselako World's Fairren 1958an, Londresko eta Hego Amerikako bankuko bulego nagusiko lehenengo saria 1960an, pintura sari nazionala 1961ean, Amerikako Arteko saria 1965ean eta Sao Pauloko Biurteko saria 1977an.

Testaren arkitekturaren ezaugarri nagusia formaren indarra da, funtzioa alde batera utzi gabe. 1956-1961 urteen bitartean, La Pampako (Argentina) Santa Roas Autobus terminala egin zuen Gaido, Dabinovic eta Rossirekin batera. 1959-1966 urteen bitartean, Londresko eta Hego Amerikako Bankua egin zuen Buenos Airesen. 1962an, Buenos Airesko Liburutegi nazionala egin zuen F. Bullrich eta A. Cazzaniga de Bullrichekin batera. 1979an Boli Kostako Gobernu Ospitalea egin zuen.

Testaren beste lan batzuk: Catalinas Norteko Argentinar Airelineen Etxea (Buenos Aires), 1975ean, Lascara eta Rossirekin batera; Buenos Airesko Errekoletoen Pasealekua, 1982an; Salvadorreko unibertsitateko (Pilar, Buenos Aires) campusa (1998an), auditoriuma (2002an) eta liburutegia.

Bere margolanak ezagun egin ziren erreminta, bizikleta edota zubien gainean marrazkiak egiten hasi zenean, estilo primitibistan eta informalistan. Beranduago, ia guztiz abstraktuak ziren zuri-beltzeko margolanak egin zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clorindo Testa Aldatu lotura Wikidatan